XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ikasle bakoitzaren esku uzten da orain espezializazioari bakoitzak bere izakera berezia eman diezaion.

Hori dela eta hautazko ikasgai-andana zabal bat eskaini behar die fakultateak bertako ikasleei, horien artetik gogozkoen dituztenak eta baliagarritzat jo ditzatenak aukera ditzaten.

Ikasgai bakoitzaren balioa eta pisua, espezializazioaren barruan, Kredituen arabera neurtzen da: Kreditu bat = 10 ordu.

Hau da, ikasgai batek 3 Kreditu dituela badio plangintzak, ikasgai hori 30 ordutan banatu eta emango dela adierazten da.

Badira 12 kredituko ikasgaiak, baita 9, 6, 4, 5 eta 3 kredituz osatzen direnak ere.

Gaiaren garrantziak, landu nahi den edo behar den sakontasunak erabakitzen du kredituen kopuruaren neurria kasu bakoitzean.

Aurrera-urrats handia suposatuko du modu berri honek unibertsitateko plangintzen antolakuntzan.

Lanbidera begira ere eraginkortasun eta esku-hartze handiagoz parte hartuko du ikasleak bere ikasketen norabidean.

Jakintzaren eta lanbideen egoera errealera gehiago egokitu nahian hartutako erabakiak izan dira guzti horiek.

Gurea baino aurreratuago dabiltzan hainbat eta hainbat lurraldetan aurrez eta urte luzez frogatutako eredua da guztia.

Eredu bezala aurrerapen nabarmena dela esan badaiteke ere, kalitatezko irakaskuntza gauzatzeko orduan nahiko arazo sortuko dio irakasle bati baino gehiagori.

Kontuan hartu behar da 24 kredituko irakaskuntza ematera beharturik dagoela irakasle bakoitza, eta bakoitzak eman behar dituen irakasgaien kreditu-kopurua erabakitzea ez dagoela irakaslearen esku:

dagokion legediak ezartzen duena kontuan izanik sail bakoitzak erabaki behar du irakasgai bakoitzak nolako pisua izanen duen espezializazioaren barruan.

Aurreko plangintzan urte osoz hedatu ohi zen irakasgai bat 6 kreditura mugaturik aurki daiteke plangintza berrian, eta agian agertu ere ez da agertuko.

Irakasgai hori bere ardurapean zuen irakaslea beste bi, hiru, lau edo bost gai berri prestatu beharrean aurki daiteke, beraz, araudi berriaren arabera oso denbora laburrean.